XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta, denak ez baziran, agindu berriz joateko, eta joango omen zen.

Bera ardiak jezten hasiko omen zen, eta, anaiak ardiak jetzi orduko, osatuko omen zituen denak.

Berak askotan esan ohi zuen: - Guk zenbat ibili alferrik egin dugun, Jaungoikoak bakarrik zekik!

Nik esaten nion: - Bai; beste lanetan ere, abildadeak joandakoan ikasten dik gizonak.

- Bai, zerbait badek.

Behintzat, nik sasoi onenean baino errazago egiten diat arditakoa orain.

Gainera, orduan, badakik, ardi txarra izaten huan: sorakaia bazan, eta orain ez ziok sorakairik.

Atariko txabola aurrean badakik hor nola langa dagoen. Horrek ez zeukak maila bat, eta ez ditek sartzea pentsatzen.

Zakurrarekin leziatuta zeudek.